Politika -

Azpeitiko jaietan

Preso baten argazkia erakusteagatik zigortutako gaztea absolbitu dute

Bestalde, Bizkaiko PPk Bilboko Fiskaltzan salaketa bat aurkeztu du, Getxoko Udaleko osoko bilkuran terrorismoa goratu egin zela argudiatuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak Aritz Arzallus gaztea absolbitzea erabaki du, Auzitegi Nazionalak ETAko preso baten argazkia erakusteagatik urtebeteko zigorra ezarri ondoren.

Epaiaren arabera, presoen argazkiak kalean jartzea ez da terrorismoa goratzea, "zilegi den eskaria" egiteko modu bat baizik. Gorenak adierazi duenez, ETAko presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzeko eskaera egin zuen Aritz Arzallusek.2011. urtean, Azpeitiko jaietan, Gotzon Aranburu presoaren argazki bat jarri zuela frogatutzat jo du Auzitegi Gorenak, baina ekintza horrekin deliturik ez zuela egin ebatzi du. “Zilegi den eskari bat” egin zuela adierazi du Gorenak bere epaian.Fiskaltzak urtebeteko espetxe zigorra mantentzeko eskatu zuen, eta defentsak esan zuen Arzallusek ez zuela ETA goratzeko asmorik izan. “Euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzeko eskatu besterik ez zuen egin”.

Gorenaren ustez, preso baten argazkia jartzeak ez du “ETA goratzea” suposatzen, ezta “biktimak iraintzea” ere.

Bizkaiko PPren salaketa

Bestalde, Bizkaiko PPk Bilboko Fiskaltzan salaketa bat aurkeztu du, Getxoko Udaleko osoko bilkuran terrorismoa goratu egin zela argudiatuz.Apirilaren 30ean, Getxoko osoko bilkuran, hogei bat pertsonak ETAko preso baten argazkia erakutsi zutela salatu dute popularrek.Antón Damborenea Bizkaiko PPko presidenteak azaldu duenez, Bilduko bi zinegotzik eta osoko bilkura jarraitzen ari ziren hogei bat pertsonak Iñaki Gonzalo Casal ‘Kitxu’ presoaren argazkia erakutsi zuten.Bide batez, Bizkaiko popularrek ere ekimen bat jarri dute martxan, osoko bilkuretan ETAko presoen aldeko ekimenak egitea saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea