Politika -

Ekonomia Berria Foroa

Erkoreka: 'PSEk EH Bildurekin akordioa nahi du Jaurlaritza zigortzeko'

Erkorekaren ustez, sozialisten estrategia horretan "deigarriena" da, batetik, EH Bildurekin akordioak bilatzen saiatzea, eta, bestetik, EH Bilduri "demokrazian sartzeko gai ez izatea" leporatzea.

Josu Erkoreka, Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka, Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EiTB
Erkorekak EH Bildurekin akordioak ''adore handiz bilatzea'' egotzi dio PSE-EEri

1:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak EH Bildurekin akordioak "adore handiz bilatzea" egotzi dio PSE-EEri, Eusko Legebiltzarrean "pintzarena egin" eta EAJren Jaurlaritza "zigortu" nahi duela iritzita.

Erkorekaren ustez, sozialisten estrategia horretan "deigarriena" da, batetik, EH Bildurekin akordioak bilatzen saiatzea EAJri aurre egiteko, eta, bestetik, EH Bilduri "demokrazian sartzeko gai ez izatea" leporatzea.

Erkorekak bi alderdien arteko pintzaren "seinale adierazgarriak" daudela adierazi du Legebiltzarrean "maiz eta astero" adosten dituzten akordioetan. Halaber, une honetan "pintza" hori PSE-EE eta PPren artean osatzeko aukera "irudikaezina" dela ere adierazi du.

Jaurlaritzak oposizioko alderdiekin Legebiltzarrean egonkortasuna lortzeko akordio baten bila abian jarritako negoziazio prozesuaren baitan, berriz, Exekutiboa "ahalegin handia" egiten ari dela esan du Erkorekak, baina gainerako alderdiek "jarrera negatiboa" dutela.

"Alderdi batzuek zeruertzaren bokazioa dute, Jaurlaritza eurengana gerturatzen ahalegindu arren, gero eta urrunago daude eta ezinezkoa da iristea", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea