Politika -
Estatus Politiko Berria
Aresek EAJri: 'Ez dugu azpijoko independentistarik onartuko'
"Esparru konstituzionalaren aldaketa garrantzitsua Estatutuaren ustezko erreforma bezala ez saltzeko" eskatu dio PSE-EEren Antolakuntza idazkariak alderdi jeltzaleari.
Erredakzioa
"Esparru konstituzionalaren aldaketa garrantzitsuren bat Estatutuaren ustezko erreforma bezala ez saltzeko" eskatu dio Rodolfo Ares PSE-EEren Antolakuntza idazkariak EAJri, "Ibarretxe Planarekin egin zuten bezala". Halaber, "'estatus berria edo erabakitzeko eskubidea' hitzak erabilita, Euskadi azpijoko independentistetan murgiltzea onartuko ez" duela iragarri du Aresek.
Horrela azaldu da Ares Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak egindako adierazpenei erantzunda. Erkorekak esan zuenez, "Euskadiko Estatus Politiko berriari buruzko eztabaida gehiago ez luzatzeko arrazoirik ez dago, ondorioz, Eusko Legebiltzarra hausnarketa propioa egiteko unea da, eta esparru politiko-juridiko berria lortzeko ekimenak bultzatzeko garaia da".
Horren harira, Aresek esan duenez, "sozialisten arabera, egungo lehentasuna langabeziaren dramaren aurka borrokatzeko politikak hartzea da, euskal ekonomiak berriro enplegua sortu ahal izateko".
Halaber, "bere lehentasunak zeintzuk diren argitu beharko du Jaurlaritzak, eta bere proposamenak planteatu". "Argi eta garbi egiteko eskatu nahi digo, Estatus Politiko Berri hori zertan datzan azaltzea", gaineratu du.