Publizitatea
Itxi

2013/05/18

19:13

Politika

Hondakinen kudeaketa

Bilbao: 'Gipuzkoa komuneko paperik gabe gera daiteke bere ereduarekin'

Erredakzioa

Bestalde, Sortuk "Gipuzkoan zor izugarriak eta habanar zigarrotan 16.000 euro" utzi dituela egotzi dio EAJri.

  • Jose Luis Bilbo Gernikan.

    Jose Luis Bilbo Gernikan. Argazkia: eitbcom

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak (EAJ) Bilduren jarrera gaitzetsi du hondakinen eta azpiegituren kudeaketan, eta euren eredua Venezuela bada "Gipuzkoan komuneko paperik gabe" gera daitezkeela ohartarazi du.

EAJk Gernikan egin duen ekitaldian egin ditu adierazpenak Bilbaok. Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidentearekin batera egon da ekitaldian. "Oraindik ez dakit zein den ezker abertzalearen eredua. Leihoetatik zintzilik dauden zaborrena? Bizkaian, zaborrak kudeatu egiten dira eta ez dago arazorik; Gipuzkoan ordea, leihoetatik zintzilikatzen dira zabor poltsak", esan du.

"Guk dirua eta enplegua sortzeko inbertsioak nahi ditugu. Gure eredua dugu, hau da, herritarren beharrei ahalik eta denbora gutxienean erantzutearena, komuneko paperaz gain, Autzaganeko tunela eta Bermeoko saihesbidea ere egoteko", azpimarratu du Bilbaok.

16.000 euro habanar zigarrotan

Bestalde, Gipuzkoako Sortuk EAJren kudeaketa "lan faraonikoen eraikuntzan" oinarrituta dagoela kritikatu du eta "marka guztiak hautsi dituzten zorrak eta habanar zigarrotan 16.000 euro utzi" dituztela esan du.

Bizkaiko politiken emaitzek "100.000 langabe, atzeraldian sartutako ekonomia, Supersurrarekin eta BECekin izugarrizko zorrak eta habanar zigarrotan 16.000 euro" utzi dituztela esan du. Azken hori, Lemoako udaletxean jeltzaleak zeuden garaiko fakturei aipamen eginez esan du.

Sorturen iritziz, EAJren eredua "eraikitzaile handien interesentzat gobernatzea da" eta "inora ez doazen abiadura handiko trenena", gaineratu dute. Azkenik, "gutxi batzuen onurarako herrialde osoa hipotekatzea" egotzi diete.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena