Politika -

Bilera asteartean

Ares: 'EAJk norekin negoziatu nahi duen aukeratu behar du'

Buruzagi sozialistak ukatu egin du jeltzaleak zigortzeko, sozialistek eta EH Bilduk bat egin dutenik.

Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria. Argazkia: Artxiboko irudia
Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria.
Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria. Argazkia: Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Norekin negoziatu nahi duen aukeratzeko eskatu dio Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkariak Iñigo Urkullu lehendakariari.

Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan, Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarreko alderdi politiko guztiekin asteartean Lehendakaritzan egingo duen bilera izan du hizpide.

Horren ustez, akordioak norekin lortu nahi dituen aukeratu behar du lehendakariak: "Ez da posible guztiokin akordioak lortzea, alderdi bakoitzak proiektu politiko ezberdina duelako eta guztiok ere krisi ekonomikotik irteteko formula ezberdinak ditugulako".Bi aukera ditu EAJk, Aresen arabera: ekonomia suspertzeko enpreseei kreditua lortzeko erraztasunak ematea, horiek gero enplegua sor dezaten edo murrizketa politikak aplikatzea.

"EAJ zigortzeko", sozialisten eta EH Bilduren artean balizko "akordioa" egotea ukatu egin du Rodolfo Aresek, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ostiralean iragarri zuen bezala.

Astearteko bileran, bi talde daudela agerian ez geratzea espero du Aresek: batetik, jeltzaleek eta PPk osatutakoa, eta bestetik, sozialistek eta EH Bilduk osatutakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea