Politika -

Jaurlaritzaren inkesta

EAJk berriro irabaziko lituzke hauteskundeak 27 eserleku lortuta

PSE-EEk, berriz, eserleku bat gutxiago izango luke eta Ezker Anitza-IU Legebiltzarrera itzuliko litzateke eserleku bat lortuta.

Iñi

EAJk berriro irabaziko lituzke hauteskundeak, inkesta baten arabera

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskundeak orain egingo balira, EAJk berriro irabaziko lituzke, 27eserleku lortuta, PSE-EEk legebiltzarkide bat gutxiago izango luke, eta Ezker AnitzaIU Eusko Legebiltzarkidera itzuliko litzateke, eserleku bat lortuta, Eusko Jaurlaritzak boto-asmoaren inguruan kaleratutako inkesta baten arabera.Legebiltzarreko gainerako alderdiek 2012ko urriaren 21ean eskuratutako ordezkaritza bera izango lukete.

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako inkestak, beraz, Eusko Legebiltzarrak egun duen argazkiaren antzekoa irudikatu du, ez baita aldaketa nabarmenik izan.

PSE-EE izango litzateke kaltetutako alderdi bakarra hauteskundeak orain egingo balira, izan ere, eserleku bat galduko luke eta 16 izatetik 15 izatera pasatuko litzateke. Gainerako alderdiek ordezkari kopuru bera izaten jarraituko lukete. Hala EAJk 27 eserlekurekin alderdi bozkatuena izaten jarraituko luke, EH Bilduk bigarren tokian jarraituko luke 21 legebiltzarkiderekin, PPk 10 ordezkariri eutsiko lieke eta UPyDk bakarrarekin jarraituko luke. Ezker Anitza-IU, berriz, Legebiltzarrera itzuliko litzateke eserleku bat lortuta.

Inkesta apirilaren 22a eta 27a artean egin dute, 2.277 herritarri galdetuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea