Politika -
Akordio politikoak
Urizar: 'EAJk akordioak nahi baditu, amore eman beharko du'
Lehendakariarekin izango den bilera-sorta berriari buruz EAko idazkari nagusiak esan duenez, "akordioren itxura emateko saiakera berria izango den beldur gaude".
Erredakzioa
Pello Urizar EAko idazkari nagusiak "erantzukizun ekintza" eskatu dio EAJri. Horren harira Urizarrek ohartarazi duenez, "Euskadi krisitik ateratzeko, gainerako alderdi politikoekin akordioak lotu nahi baldin baditu, proposatutako auzi batean edo bestean alderdi jeltzaleak amore eman beharko du, ezin baitigu bakarrik eskatu proposamen horrekin bat egitea, eta hori baino ez".
Iñigo Urkullu lehendakariak asteartean gainerako alderdi politikoekin izango duen bilera-sortari buruz mintzatu da Urizar igande honetan Beasaingo Alkartetxearen inaugurazioan. "EAJk deitutako bilera-sorta irekia eta berria da", azaldu du, "baina akordioren itxura emateko saiakera berria izango den beldur gaude, behin eta berriro saiatzen ari delako".
Urizarrek azaldu duenez, "azken hilabeteetan Bilduk mahai gainean jarri dituen proposamenak errefusatu ohi ditu EAJk, baina zoritxarrez haientzako, aurrera atera behar dituzten neurriak direla ohartu da alderdi jeltzalea".
Ondorioz, "erantzukizun ekintza" eskatu dio EAko idazkari nagusiak EAJri, "Euskadi krisitik ateratzeko, gainerako alderdi politikoekin akordioak lotu nahi baldin baditu, proposatutako auzi batean edo bestean alderdi jeltzaleak amore eman beharko duelako".