Politika -

Epaiketa

Auzitegi Nazionalak Josetxo Ibazeta epaituko du gaur

Fiskalak bi urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Donostiako alkatearen aholkulari ohiarentzat, Espainiako selekzioaren zale batzuei mehatxu egitea egotzita.

Josetxo Ibazeta (urdinez) Donostiako alkatearen idazkari ohia. Argazkia: EFE
Josetxo Ibazeta (urdinez) Donostiako alkatearen idazkari ohia. Argazkia: EFE
Josetxo Ibazeta (urdinez) Donostiako alkatearen idazkari ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Josetxo Ibazeta Donostiako alkatearen idazkari ohia epaituko du astelehen honetan, azken Eurokopan Espainiako selekzioaren garaipena ospatzen ari ziren hainbat futbolzale mehatxatzea egotzita.

Carlos Bautista fiskalak bi urte eta zazpi hilabeteko espetxealdia eta 10 urtez kargu publikoa izatea debekatzea eskatu du, mehatxu terroristak eta tratu txarrak ematea egotzita.

Liskarra Donostian

Fiskalak plazaratutako idazkiaren arabera, jazoera 2012. urteko uztailaren 1ean izan zen, 23:00etan. Ordu horretan, hainbat pertsona (tartean Ibazeta bera) Eurokopan Espainiako selekzioaren garaipena ospatzen ari ziren hainbat futbolzaleengana hurbildu ziren, eta, Espainiako bandera zeramatzatenez, Ibazeta errieta egiten hasi zen: "Espainiako banderarekin etorri zarete gu probokatzera, joan zaitezte hemendik".

Halaber, fiskalaren arabera, Ibazetak 'Gora ETA militarra' ohikatu zuen, eta, ondoren, eskubiko eskuarekin, pistola baten keinua egin zien, eta tirokatu egingo zituela esan zien.

Gertaeraren irudiak zabaldu ostean, Ibazetak dimisioa aurkeztu zuen, Bildu, Donostiako Udala eta Juan Karlos Izagirre alkatea ez kaltetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala