Politika -

Bakegintza

ETAk desarmatu nahi du, Bakearen Aldeko Koordinakundearen ustez

Jesus Herrero bozeramailearen esanetan, desarmatzea "garrantzitsua" izan daitekeen arren eta "ETAk aldarrikatzen duen eszenifikazioa" bada ere, herritarrei "ez zaie axola".

Bakearen Aldeko Koordinakundeak desegitea ofizial egin zueneko irudia. Argazkia: EiTB
Bakearen Aldeko Koordinakundeak desegitea ofizial egin zueneko irudia.
Bakearen Aldeko Koordinakundeak desegitea ofizial egin zueneko irudia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Herrero, desegin berri den Bakearen Aldeko Koordinakundearen bozeramaileak, adierazi du ETAren desarmatzea, "garrantzitsua" izan daitekeen arren eta "ETAk aldarrikatzen duen eszenifikazioa" bada ere, herritarrei ez zaiela "axola".

Herrerok Foro Sozialaren ondorioak izan ditu hizpide Onda Vasca irrati-katean egin dioten elkarrizketa batean. Horren harira, "irtenbidea euskal errealitatetik" atera behar dela iritzi dio, "hala izan baita indarkeriaren amaieran ere".

"Azkenean, indarkeriaren amaiera alde bakarrekoa izan da, baldintza politikorik gabe, eta horri eutsi behar zaio orain ere", gaineratu du.

Herreroren esanetan, "baliteke desarmatzea oso garrantzitsua izatea beste gatazka batzuetan eta, kanpotik, hori azpimarratzea", baina hori "gerraren eta militarren eremua da".

"Baliteke garrantzitsua izatea, beharrezkoa ere bai, baina ETAk aldarrikatzen duen eszenifikazioa da; elkarbizitzaren ikuspuntutik, herritarren ikuspuntutik, ez zaigu axola", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea