Politika -

5 milioi euro urtean

Jaurlaritzak asteartean onartuko du Gasteizentzako kanona

Gasteizek 20 milioi euro jasoko ditu legegintzaldi honetan, EAEko erakunden egoitza izateagatik.

Gasteizko alkatea eta lehendakaria, martxoan. EFE
Gasteizko alkatea eta lehendakaria, martxoan. EFE
Gasteizko alkatea eta lehendakaria, martxoan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak asteartean onartuko du Gasteizi urtero 5 milioi euro ematea, EAEko erakundeen egoitza izateagatik, Radio Euskadik aurreratu duenez.

Akordioa martxoan adostu zuten Iñigo Urkullu lehendakariak eta Javier Maroto Gasteizko alkateak, eta hurrengo egunetan sinatuko dute.

Hain zuzen ere, legegintzaldi osoan jasoko du kanona hiriburuak; 20 milioi euro, guztira.

Gasteizko Udalak gastu arruntera bideratu beharko du diru hori, hau da, hiria zaintzera, segurtasunera eta zerbitzu publikoak hobetzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea