Politika -

1996an

Atxabal torturatu zuten, NBEko Giza Eskubideen Batzordearen arabera

Guardia Zibilak Maria Atxabal bilbotarra 1996ko ekainean atxilotu zuen. Atxabalek hiru egun eman zituen inkomunikatuta. Atxabalek ondorio psikologikoak ditu oraindik.

Maria Atxabal. Argazkia: EiTB
Maria Atxabal. Argazkia: EiTB
Maria Atxabal. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Atxabal torturatu zutela ebatzi du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak, Gara eta Berria egunkariek jakitera eman dutenez. Atxabal 1996ko ekainean atxilotu zuten eta inkomunikazioa aplikatu zioten.

Atxabalek hiru egun eman zituen inkomunikatuta. Inkomunikazioaren ostean espetxeratu egin zuten eta Atxabalek urtebete eman zuen kartzelan.

Egindako kaltea konpontzeko eskatu dio Giza Eskubideen Batzordeak Espainiari. Era berean, ikerketa "zehatza eta objektiboa" martxan jartzeko eskatu dio, inkomunikazioan zehar gertatutakoa argitzeko. Bestalde, Atxabalen kalte psikologikoak tratatzeko eskatu dio Batzordeak Espainiari; izan ere, oraindik estres post traumatikoa du tratu txarrak direla-eta.

Gainera, inkomunikazioa ez aplikatzea eskatu dio Espainiari, eta baita presoari abokatua hautatzeko aukera ematea ere. Neurriak hartzeko 180 eguneko epea eman dio Batzordeak Espainiari.

"Justizia egin dute behingoz"

"Behingoz Justizia egin dutela sentitzen dut", adierazi du Maria Atxabalek. NBEko Giza Eskubideen Batzordeak argitaratutako epaia baloratzeko agerraldia egin du Atxabalek.

Jaime Elias Atxabalen abokatua pozik agertu da erabakiarekin; izan ere, NBEk Espainia berriro ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea