Politika -
Bisita
Uruguaiko presidenteak Gernikako Batzar-etxea bisitatu du
Mujikak Muxika eta Arrasaten amaituko du Euskal Herritik egiten ari den bisita.
Erredakzioa
Jose Mujica Uruguaiko presidenteak Gernikako Batzar-etxea bisitatu du Euskal Herrian egiten ari den biran.
20:00etan iritsi da eta bertako bisita liburuan sinatu du. "Hitzek ezin dute batek barruan sentitzen duena adierazi. Gure arbasoekiko nostalgia da nagusi eta ez ditugu gure sustraiak ahaztuko", idatzi du.
Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak Maria Angeles Elorza Lehendakaritzako Kanpo Ekintzarako idazkariak egin diote ongi etorria Jose Mujica Uruguaiko presidenteari.
Gaua Muxikan igaroko du, bertakoak baitira bere arbasoak. Azkenik, Arrasatera egingo du bidaia, kooperatibismoaren xehetasunak bertatik bertara ezagutzera.