Politika -

Alderdien finantziazioa

Amaiurrek 215.000 euro jaso ditu lehen hiruhilekoan, eta EAJk 185.000

Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoek 13 milioi euro baino gehiago jaso dituzte 2013ko aurreneko hiruhilekoan.

Jon Iñarritu eta Rafa Larreina Amaiurreko diputatuak Kongresuan. EFEFE
Jon Iñarritu eta Rafa Larreina Amaiurreko diputatuak Kongresuan. EFE
Jon Iñarritu eta Rafa Larreina Amaiurreko diputatuak Kongresuan. EFEFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaiur koalizio abertzaleak 214.346 euro jaso ditu Barne Ministerioaren eskutik aurreneko hiruhilekoan, Kongresuan dituen zazpi ordezkariak direla-eta. EAJk bi ordezkari gutxiago ditu, baina talde propioa du Ganberan, horregatik 185.399 euro jaso ditu.

Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoek 13 milioi euro baino gehiago jaso dituzte 2013ko aurreneko hiruhilekoan. Ia erdia PPk bereganatu du; izan ere, 6 milioi euro baino gehiago jaso ditu Alderdi Popularrak.

Estatuko Aldizkari Ofizialaren (BOE) arabera, PPk 6,14 milioi euro jaso ditu aurreneko hiruhilekoan. Gainera, beste 171.591 euro jaso ditu Partido Aragones alderdiarekin erkidegoan duen koalizioagatik.

Oposizioa

Bestalde, PSOEk 3,5 milioi euro jaso ditu, eta PSCk beste 524.586 euro.

Izquierda Unidak hirugarren diru-laguntzarik handiena jaso du, 591.201 euro; ondoren CiU 584.910 eurorekin-438.683 CDCrentzat eta 146.227 UDCrentzat-, eta UPyD 495.109 eurorekin azaltzen dira.

ICVk -143.598 euro-, ERCk -134.837-, BNGk -94.699-, Coalicion Canariak -79.512-  eta UPNk -72.945- diru gutxiago jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea