Politika -

Inkesta

ERCk irabaziko lituzke Kataluniako hauteskundeak

Hauteskundeak orain egingo balira, ERC izango litzateke lehen aldiz alderdirik bozkatuena, 39-40 eserleku lortuta; hiru puntuko aldea aterako lioke CIUri, galdeketa baten arabera.

Oriol Junqueras, ERCko presidentea. Argazkia: EiTB
Oriol Junqueras, ERCko presidentea. Argazkia: EiTB
Oriol Junqueras, ERCko presidentea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquerra Republicana de Catalunyak (ERC) irabaziko lituzke Kataluniako hauteskunde autonomikoak, eta ondorioz, Convergencia i Unió (CiU) alderdiak, lehen aldiz, hauteskunde horiek galduko lituzke, hala jasotzen du El Periodico egunkariak ostiral honetan argitaratutako galdeketa batek.

Egunkari horrek egindako Udaberriko Barometroaren arabera, ERCk 39-40 eserleku lortuko lituzke hauteskundeak orain egingo balira, eta hiru puntuko aldea aterako lioke CIUri, azken horiek 34-35 ordezkari lortuko lituzkete.

PSC izango litzateke hirugarren indarra 16-17 eserlekurekin, ICV-EUiA 15-16 eserleku lortuko lituzke, PPCk 13-14, Ciutadansek 12-13 eta CUPek 3.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea