Politika -

Bide baketsuen alde

'Ezker abertzalearen apustuak atzeraezin bihurtu du ETAren erabakia'

Batasuneko bozeramaile ohiak azaldu duenez, "ezker abertzaleak bide demokratikoen alde egin ostean, jarduera armatua bertan behera uztea erabaki zuen ETAk".

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia. Argazkia: eitbcom
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia. Argazkia: eitbcom
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia. Argazkia: eitbcom

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiak azaldu duenez, "ezker abertzaleak bide demokratikoen eta baketsuen alde egitea erabaki ostean, jarduera armatua behin betikoz bertan behera uztea erabaki zuen ETAk". "Gure apustuaren atzeraezintasunak atzeraezin bihurtu du ETAren erabakia", azpimarratu du Otegik.

Interneteko eolapaz webgunean argitaratutako elkarrizketa batean Otegik esan duenez, "emaitza politikoak lortzeko indarkeria ez erabiltzeko erabaki sendoa hartu du ezker abertzaleak".

Bestalde, Otegik bere espetxealdiari buruz esan duenez, "alor politikoan bakarrik uler daiteke". "Ezker abertzaleak gure erabakien edo ekitaldien ondorioz eragindako mina aitortu du dagoeneko", nabarmendu du.

Biktimei buruz ere mintzatu da Otegi. "Kontu handiz eta errespetu osoz aritu behar gara biktimen auziari buruz hitz egitean, gure hitzek min handiagoa eragin dezaketelako". "Alde bietan biktimak daudela aitortzearekin batera, eragindako mina ere aitortzea tokatzen zaigu", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea