Politika -

Datozen egunetan

'Biarrizko ekitaldiagatik Frantziak neurriren bat hartzea espero dut'

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren arabera, ETAko iheslariek Biarritzen egindako ekitaldia oinarri hartuta atxiloketaren bat ere egon liteke.

Urquijoren arabera, baliteke atxiloketaren bat egotea. Irudia: EFE
Urquijoren arabera, baliteke atxiloketaren bat egotea. Irudia: EFE
Urquijoren arabera, baliteke atxiloketaren bat egotea. Irudia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Gobernu espainiarrak Euskadin duen ordezkariak esan du atzo, larunbata, Biarritzen (Lapurdi) Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) egindako ekitaldian oinarrituta Frantziak neurriren bat hartzea espero duela, "ondorioren bat egon beharko da eta".

Urquijo Radio Bilbaok egindako elkarrizketa batean esan duenez, Biarritzeko ekitaldia oinarri hartuta atxiloketaren bat ere egon behar litzateke; parte hartu zuen baten batek baliteke ETArekin lotuta izategatik auziren bat zabalik izatea, esan du.

"Suposatzen dut Frantziako Poliziak han gertatutakoaren berri duela. Argi dago atxiloketa bat egiteko unea, egin behar bada, ez dela ekitaldia egiten ari den bitartean, ehunka lagun inguruan daudela. Oso zaila izan liteke. Baina uste dut datozen egunetan antolatzaileek edo partehartzaileek ondorioren bat izan dezaketela", gaineratu du Urquijok.

Gobernuaren ordezkariak azpimarratu duenaren arabera, Frantzia da "ekintza egin behar duena", ETAko iheslarien ekitaldia lurralde frantziarran izan baitzen.

Argi utzi nahi izan du Urquijok "ez dela zigorgabetasunik izango Espainian auziak zabalik dutenekin". "Auziak zabalik dituztenak atzemango ditugu. Hori da gure egitekoa zuzenbide estatua garen heinean eta hori da biktimekiko dugun konpromisoa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea