Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Maroto: 'EAJk sei hilabete daramatza agintean, eta ez du aurrera egin'
Gasteizko alkatearen hitzetan, Mariano Rajoyren Gobernuak neurri "zailak" hartu ditu, baina eragingarriak dira.
Erredakzioa
EAJk agintean sei hilabete daramatzan arren, Jaurlaritzak ez duela "aurrera" egin ohartarazi du Javier Maroto (PP) Gasteizko alkateak.
"Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean, Marotok Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen exekutiboak alderatu ditu: "Rajoyren Gobernuak neurri zailak eta ospe txarrekoak hartu ditu, baina funtzionatu egiten dute, eta herrialdeak aurrera egitea ahalbidetzen dute".
Gasteizko alkateak Bilduren aurka ere egin du: "Horiekin ezin da ezer adostu ekonomiaren arloan; Gipuzkoa nola kudeatzen ari diren ikusi besterik ez dago".
Marotok akordioak lortzeko deia egin die alderdiei, eta beharrezkotzat jo du "arduratsua" izatea.
Garoñako zentral nuklearrari dagokionez, ixtearen alde egin du berriz, PPren jarrera ofiziala zabaltzea bada ere.