Politika -

Presoak

Urkulluk kartzela-politika adostea eskatu dio Rajoyri

Lehendakariak "alde bakarreko erabakiak ez hartzeko" eta Jaurlaritzarekin "bakeari eta elkarbizitzari eragiten dioten alor guztiak" adostea eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak "alde bakarreko erabakiak ez hartzeko" eta Jaurlaritzarekin "bakeari eta elkarbizitzari eragiten dioten alor guztiak", kartzela-politika barne, adostea eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari.

Urkulluk Eusko Legebiltzarreko kontrolerako saioan egin ditu adierazpenok, Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitza planaren baitan dagoen "gizarteratze sozialaren" inguruan egindako galderari erantzuteko.

Lehendakariak azaldu duenez, "ekintza arduratsua, legala eta egokia" da kartzela-politika ETAk indarkeria baztertu duenetik sortu den "errealitate berrira" egokitzea.

Jaurlaritzaren ustez, "ahalik eta adostasun handiena lortu behar da erakundeen artean" horrelako gaien inguruan, eta "ezin dira alde bakarreko erabakiak hartu".

Hori horrela, "euskal erakundeekin bakeari eta elkarbizitzari eragiten dioten alor guztiak adosteko" deia egin dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea