Politika -
Euskadiko PP
Rajoyk Quirogaren bokazioa azpimarratu du
Euskadiko PPren presidenteak Espainiako Gobernuarekin elkarrizketarako bide guztiak zabalik izango ditu.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidenteak Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidente berriaren bokazio politikoa eta "ausardia" azpimarratu du, eta bere babes osoa eskaini dio.
Rajoyk Euskadiko PPren presidente berria aurkeztu du gaur, Forum Europa tribuna politikoan. Bertan, Espainiako Gobernuarekin elkarrizketarako bide guztiak zabalik izango dituela agindu dio Quirogari.
Espainiako Gobernuaren presidenteak Quirogaren "ausardia" azpimarratu du, Euskadiko PPn 90eko hamarkadan hasi zelako, "ETA krudelen aritu zen garaian". Horrekin batera, bost seme-alaba dituela eta 1998tik legebiltzarkidea dela gogoratu ostean, "Espainiako eta Euskadiko milioika emakumeren erreferentea" dela esan du.
Arantza Quiroga maiatzean izendatu zuten Euskadiko PPren presidente, eta, Rajoyren esanetan, Antonio Basagoiti ordezkatzeko beharrezkoak diren gaitasunak ditu. Horretaz gain, krisiari aurre egiteko bide "erreformistaren inguruko ideia argiak" dituela gaineratu du.