Politika -

Polizia-operazioa

Bi lagun atxilotu dituzte Ipar Euskal Herrian, ETArekin lotuta

Atxilotutako lagunak Jokin Aranalde eta Beñat Atorrasagasti dira. Euro-agindu baten ondorioz egin dute polizia-operazioa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako eta Espainiako poliziek Jokin  Aranalde eta Beñat Atorrasagasti atxilotu dituzte Ipar Euskal Herrian, bi euro-aginduren ondorioz, EFE albiste-agentziak terrorismoaren kontrako iturriak aipatuta zabaldu duenez.

Aranalde Heletan atzeman dute; eta Atorrasagasti, Urruñan.

Aranaldek Joan den ekainaren 15ean ETAko iheslarien eta deportatuen kolektiboak Biarritzen egindako ekitaldian hartu zuen parte. 2002an atxilotu zuten, Guardia Zibilak ETAren 'Donosti taldea'ren kontrako egindako operazio batean; 12.000 euroko bermea ordainduta espetxera joatea saihestu zuen.

Bestalde, Atorrasagasti 2012an Edinburgon atxilotu zuten; Erresuma Batuko justiziak Parisko Auzitegiaren esku utzi zuen eta honek baldintzapean aske uzteko erabakia hartu zuen joan den otsailaren 25ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea