Politika -
Diputatuen Kongresua
Rajoy: 'Nafarroako Foru Legea ez da pribilegio bat'
Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du ez dutela Konstituzioa erreformatuko Nafarroako foru erregimena aldatzeko.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak esan du Nafarroako Foru Legea ez dela pribilegio bat eta solidarioa ez dela ukatu du. Horrenbestez, lege hori aldatzeko Konstituzioren erreforma egiteko asmorik ez dutela nabarmendu du.
Gobernuaren kontrolerako saioan, Diputatuen Kongresuan, egin ditu adierazpenok, Carlos Salvador UPNko diputatuak egindako galderari erantzunez. Nafarroako Foru Legearen inguruan sortu den eztabaida dela eta, "minduta" agertu da Salvador. Lege horrek "independentismoari" eta "jakobinismoaren susperraldiari" aurre egiteko balio duela erantsi du.
Duela egun batzuk Pere Navarro PSCko idazkari nagusiak EAEko Kontzertu Ekonomikoa eta Nafarroako Foru Legea baliogabetzea eskatu zuen, "pribilegiotzat" jo ostean. Eskaera horrek hautsak harrotu zituen euskal politikagintzan.