Politika -
Kontzertu Ekonomikoa
Alonsok dio PP Kontzertuaren ‘defendatzaile sutsua” dela
Diputatuak esan duenez, bere alderdiak ez du inolako bake akordiorekin bat egingo, helburua 'biktimak umiliatzea bada'.
Erredakzioa
Alfonso Alonso Diputatuen Kongresuko PPko bozeramailearen arabera, bere alderdia Kontzertu Ekonomikoaren "defendatzaile sutsua" da, eta, bere iritziz, Batzorde Mistoak Kupoaren legea "normaltasun osoz" berriztatu beharko luke.
"Lurralde foralen eskubide historikoen aurreikuspen konstituzionalen zatia da Kontzertu Ekonomikoa", esan du Alonsok.
Bake prozesua
PPko bozeramaileak adierazi duenez, "ezinezkoa izango da bizikidetzan aurrera egitea" Iñigo Urkullu lehendakariak bakerako plana bere horretan uzten badu eta Bilduri "ETAren terrorismoa gaitzesteko" agintzen ez dion bitartean.
Halaber, PPk ez duela inolako bake akordiorekin bat egingo ohartarazi du Alonsok, helburua "biktimak umiliatzea, gertatutako guztia kamuflatzea eta jazotako krimenak justifikatzea bada".