Politika -
Hezkuntza erreforma
Barkosek LOMCEren aurka egingo duela adierazi dio Werti
Geroa Baiko diputatuaren ustez, hezkuntzaren erreforma "lege uniformatzailea da, errezeta berdina erabiltzen baitu egoera ezberdinei aurre egiteko".
Uxue Barkos diputatua Jose Ignacio Wert ministroarekin bildu da gaur Madrilen, eta LOMCEk hartzen duen hezkuntza erreformaren aurka egingo duela adierazi dio, konpetentziak hartzen dituen lege "uniformatzailea" delako.
Geroa Baiko diputatuak ministroari esan dionez, PPk ezarri nahi duen erreforma "lege uniformatzailea da, errezeta berdina erabiltzen baitu egoera ezberdinei aurre egiteko".
Horren harira, Barkosek Wert ministroari azaldutakoaren arabera, "Nafarroak % 12ko eskola-uztea du, Europar Batasunak % 15ekoa, eta Espainiak % 31koa". Hori dela eta, "ez da bidezkoa errezeta berdina erabiltzea egoera ezberdinei aurre egiteko".