Politika -

Bakegintza eta bizikidetza

EAJ Barne Ministerioarekin bilduko da datorren astean

Lehendakariak iragarritako biktimen oroimenerako zentroa kritikatu zuen Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak, eta EAJk polemika argitu nahi du.

Aitor Esteban, EAJren bozeramailea Diputatuen Kongresuan. EITB
Aitor Esteban, EAJren bozeramailea Diputatuen Kongresuan. EITB
Aitor Esteban, EAJren bozeramailea Diputatuen Kongresuan. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak iragarri duenez, bere alderdiaren ordezkaritza bat Barne Ministerioarekin bilduko da datorren astean, Euskadin eraikiko den biktimen oroimenerako zentroaren harira piztutako polemika argitzeko asmoz.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak egitasmo hori kritikatu zuen joan den astelehenean, eta gaur, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, dena "gaizkiulertu baten ondorio" dela adierazi du Aitor Estebanek.

Fernandez Diazen adierazpenak egokiak izan ez zirela eta kritika horiek "pribatuan" egin beharko liratekeela iritzi dio  Estebanek.

Gauzak horrela, datorren asteko bileran, "azalpen guztiak lasaitasunez emanda", dena argituko dutenaren itxaropena agertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea