Politika -

Bakegintza eta bizikidetza

Fernandez: 'Barne Ministerioarekin egindako bilera positiboa izan da'

Jonan Fernandezen esanetan, "garrantzitsuena elkarrizketarako bide berri bat" ireki dela izan da, bakegintzaz, biktimez eta bizikidetzeaz hitz egin ahal izateko.

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bakerako eta Bizikidetzarako idazkaria. Argazkia: EITB
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bakerako eta Bizikidetzarako idazkaria. Argazkia: EITB
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bakerako eta Bizikidetzarako idazkaria. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrizketarako bide berri bat ireki dute, besteak beste, Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroa bultzatzeko, proiektu horren alde elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute.

Bilera amaituta, Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bakerako eta Bizikidetzarako idazkariak agerraldia egin du. Batzar hori egin izan berez positiboa dela adierazi du, "inolako akordiorik izan ez bada ere, normaltasunez hitz egin ahal izan dugulako eta bakoitzak bere iritzia eman ahal izan duelako". Alabaina, onartu du lan asko egiteko dutela.

Bileran gai ezberdinak jorratu dituzte, baina xehetasunik emango ez dutela esan du, horrelakoetan diskrezioa ezinbestekoa dela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea