Politika -
Espioitza politikoa
PSCko finantzen arduraduna auziperatu dute, Metodo 3 auziaren harira
Polizia Espainola Bartzelonako PSCren egoitzara sartu da, eta alderdi horren gerentearen ordenagailua eraman du.
Erredakzioa
Herrialde Katalanetako ustezko espioitza politikoa ikertzen duen Elisabet Castello epaileak Llusa Bruguer PSCko finantzen arduraduna auziperatu du, iturri sozialistek jakinarazi dutenez.
Polizia Espainola Bartzelonako PSCren egoitzara sartu da gaur goizean, eta alderdi Bruguerren ordenagailua eraman du.
Iturriek jakinarazi dutenez, Polizia Espainoleko agenteak Nicaragua kalean dagoen PSCren egoitza nagusira sartu dira, segizio judizial batean, eta gerentearen ordenagailua konfiskatu ostean, espioitza politikoaren kasuan auziperatuta dagoela jakinarazi diote.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea