Politika -

Elkarrizketa

Erkoreka: 'Soriaren bilera ez zen hil ala bizikoa'

Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, Urkullu bertan ez egoteak "ez die ontziolen interesei inolako kalterik egiten". Bestalde, Erkorekak uste du irailerako itun fiskala egingo dutela PSE-EErekin.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea.
Erkorekak esan du 'Soriaren bilera ez zen hil ala bizikoa'

3:01

Manu Gimenez/eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak garrantzia kendu dio Industria Ministerioak ontzioletako laguntzen harira Europar Batasunak hartu duen erabakiaren inguruan deitu zuen bileran lehendakaria egon ez izanari: "Ez zen hil ala bizikoa".

Erkorekak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak "beste hiru data eskaini zizkion Soriari, uztailaren 25a tarteko" bilera egiteko, baina Espainiako "Gobernuak erabaki zuen gainerako agendak lehendakariarenaren gainetik zeudela".

Horren harira, Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi du Urkulluk "telefonoz" hitz egin zuela, eta horrekin "bere funtzioa bete" zuela, "bere ikuspegia helarazi" baitzion ministroari.

Erkorekak argi utzi nahi izan du ez zela "hil ala biziko" bilera bat eta "inola ere ez diela sektorearen interesei kalte egiten" Urkullu bertan egon ez izanak. Gaineratu duenez, "herritar guztiek ikusi dute lehendakariaren inplikazioa zenbaterainokoa izan den Bruselan eta Madrilen gai honen inguruan egin dituen kudeaketekin".

Helegitearen inguruan izango duten jarreraz galdetuta, "sektoreak esaten duenaren" esku utzi omen dute erabakia; izan ere, "oraindik epea dago irailaren 28 arte".

EAJ-PSE itun fiskala

Bestalde, jeltzaleek sozialistekin lotu dezaketen itun fiskalaren inguruan, Erkorekak uste du negoziaketek "aurrera" jarraitzen dutela eta "akordioa irailean" iragar litekeela. Itun horren ostean, "ikusi egin beharko da PP nola sartu, ez baita nahikoa EAJ-PSE ituna akordioak hiru lurraldeetan eragina izan dezan", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea