Politika -

Dimisioa

Griñanek abuztu amaieran utziko du Andaluziako presidente kargua

Hala ere, presidente sozialistak argitu du ez duela politika utziko eta Andaluziako PSOEren idazkari nagusi izaten jarraituko duela.

Jose Antonio Griñan Andaluziako presidentea. Argazkia: Efe
Jose Antonio Griñan Andaluziako presidentea.
Jose Antonio Griñan Andaluziako presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Griñan Andaluziako presidenteak abuztu amaieran dimisioa emango duela iragarri du gaur goizean, agerraldi publiko batean.

Hala ere, presidente sozialistak argitu du ez duela politika utziko eta Andaluziako PSOEren idazkari nagusi izaten jarraituko duela.

Azaldu duenez, hainbat arrazoirengatik utziko du kargua, nahiz eta garrantzitsuenak pertsonalak eta familiarrak izan. Horrez gain, alderdiko primarioak amaituta, gobernu "indartsu, berri eta egonkorrari" bide eman nahi izan diola adierazi du.

Andaluziako presidenteak ukatu egin du ERE faltsuen auziak erabakia hartzera bultzatu duela, nahiz eta maila pertsonalean "esaten ari diren gezur guztiek" min egin diotela aitortu. Hala ere, argi adierazi du ez dagoela bera "inputatzeko arrazoi juridikorik".

Susana Diaz, hautagai sozialista

Susana Diaz Andaluziako presidente izateko hautagai sozialista izendatu dute. IUrekin koalizio ituna mantentzea adostu du Diazek, Griñanek Andaluziako Presidentetza utzi eta gero.

"IUko zuzendaritzarekin goizean bildu naiz eta biak legealdia agortzeko borondate irmo eta argia azaldu dugu", adierazi du Diazek.

Hautagai izendatu eta berehala aurreneko hitzaldia eman du Diazek. Alderdikideek Diaz txalo artean hartu dute. Alderdiari eta Gobernuari "egonkortasuna" emateko "garai berri baten aldeko apustua" egiteko eskatu die Diazek militanteei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea