Politika -
2010. urtean
Zigorra hedabideentzat, herritar bat ETAko kide batekin nahasteagatik
Hedabide horiek (EFE, ABC, RTVE, EiTB, Telecinco eta La Vanguardia) 25.000 euroko isuna ordaindu eta epaia argitaratu beharko dute, epailearen aginduz.
Erredakzioa
Bizkaiko Auzitegiak hainbat hedabide zigortu ditu, herritar bat ETAko kide batekin nahastea egotzita. Hedabide horiek (EFE, ABC, RTVE, EiTB, Telecinco eta La Vanguardia) 25.000 euroko isuna ordaindu eta epaia argitaratu beharko dute, epailearen aginduz.
Epaiaren arabera, 2010. urteko matxoaren 16an, Frantziako Poliziak Jean Serge Nerin polizia hil zuen ETAko talde bateko kide bat atxilotu zuen, Joseba Fernandez.
EFE agentziak salaketa jarri duen herritarraren argazkia publikatu zuen, eta ez atxilotutako ETAko kidearena. Bien izena eta lehenengo abizena Joseba Fernandez da, baina euren artean ez dute inolako loturarik.
Fernandezek EFE agentziari fax bat igorri zion, akatsa zuzentzeko eskatuz. 1:07etan, EFEk zuzenketa igorri zuen, eta bere bezeroei Fernandezen argazkia ez erabiltzeko eskatu zien.
Epailearen iritziz, EFE agentziak salaketa jarri duen herritarraren argazkia aukeratu eta zabaldu zuen, “ETAko terrorista bat izango bailitzan”. Horregatik, “auzi-jartzailearen ohore-eskubidea urratzea” leporatu dio epaileak.
EFEk 17.500 euro ordaindu beharko dizkio Joseba Fernandezi, ABCk beste 2.500 euro eta RTVEk, EiTBk, Telecincok eta La Vanguardiak, berriz, 1.250 euro.