Politika -

Barcenas auzia

EAEko PPk ere azalpenak eman behar dituela uste du EAJk

Mariano Rajoyri azalpenak eskatu badizkiote, EAEko PPri ere eskatu behar zaizkiola esan du Itxaso Atutxak.

Itxaso Atutxa. EFE
Itxaso Atutxa. EFE
Itxaso Atutxa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxa Bizkaiko EAJko presidentearen ustez, EAEko PPk ere azalpenak eman beharko lituzke Luis Barcenas PPko diruzain ohiak egindako aitorpenen harira.

Horren esanetan, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari azalpenak eskatu badizkiote, EAEko PPri ere eskatu behar zaizkio.

Radio Popularren egindako elkarrizketa batean, Atutxak hizpide hartu du Barcenas auzia. EAEko PPren Bilboko egoitza diru beltzarekin ordaindu zutela esan zuen diruzain ohiak.

Atutxak gogararazi duenez, "akusazioak frogatuz gero" hartuko dituela erabakiak esan du Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteak, baina Madrilen PPri azalpenak eskatu badizkiote, "hemengoei" ere eskatu behar dizkiete. "Dakigunez, alderdi bakarra da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea