Politika -
Desmilitarizazioa
Bere egitura militarrak desegiteko eskatu dio Amaiurrek ETAri
Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuaren hitzetan, ETAren desmilitarizazioak "agertoki ezberdin" batera eramango gaitu eta Mariano Rajoyren Gobernuak "ezin izango du egoera berria blokeatu".
Erredakzioa
Bere egitura militarrak desegiteko eskatu dio gaur Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuak ETAri. Iñarrituren ahotan, Euskadiko bake prozesuak bizi duen egoerari blokeoa kentzeko "pauso positiboa" izango litzateke.
Amaiurreko diputatuaren hitzetan, ETAren desmilitarizazioak "agertoki ezberdin" batera eramango gaitu eta Mariano Rajoyren Gobernuak "ezin izango du egoera berria blokeatu".
Ezker abertzaleko koalizioaren diputatuak azaldu duenez, "indarkeria testuinguru ezberdinetan beste erakunde militarrek egin bezala, egitura militarrak desegitea pauso positiboa izango litzateke".
"Pausoak eman behar dira"
"Amaiurren pausoak eman behar direla argi dugu. Eragile guztiek pausoak eman behar dituzte, ETAk ematen baldin baditu eta pausoak emateko prest badago, eman ditzala, eta guk Gobernuari ere pausoak eskatuko dizkiogu herri honen arazoarekin amaitzeko", erantsi du Aralarreko politikariak.
PPko Gobernuak "edozein irtenbide logiko blokeatu du bere inmobilismoarekin", Amaiurreko diputatuak deitoratu duene. Bestalde, ETAko presoen aurkako "mendeku politikarekinn" bukatzeko neurriak eskatu dizkio Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari.