Politika -
Huelvan
PSOEko bi zinegotzi PPren kide direla ohartu dira
Huelvako PSOEko zenbait iturriren arabera, ez zekiten bi zinegotziak PPren kide zirela. Alderditik bota ditu PPk.
Erredakzioa
Isla Cristina (Huelva) herriko Udalean lan egiten duten PSOEko bi zinegotzi PPren alderdikide dira, eta orain ohartu dira PPn, horrezkero kaleratu dituzte.
Francisco Gonzalez Isla Cristinako PPko presidenteak esan duenez, Emilio Bogarin Kultura eta Gaztetasun zinegotzia eta Jose Manuel Raya Osasun zinegotziak dira nahastutako karguak, biak PSOEk eta PAk osatutako gobernukoak.
Gonzalezen arabera, orain dela gutxi kargu hartu zuen exekutibo berriak eta, informazioa eguneratu zenean, orduan konturatu ziren PPren alderdikide zirela.
"Euren fitxak ikusi genituenean berehala konturatu ginen", PPkoak zirela, nahiz eta, Gonzalezen esanetan, "ez zituzten kuota guztiak ordainduta".
PPtik esan dutenez, Bogarinen kasua deigarria da, urte asko daramatzalako afiliatuta.
Bestalde, Huelvako POSEtik esan dute etzekitela bi zinegotzi horiek PPren afiliatuak zirela, eta nabarmendu dutenez, Bogarin ez da inoiz PSOEren kide izan, independientea delako, baina Raya badela PSOEren kide "duela urte asko".
Francisco Gonzalezen hitzetan, pertsona horiek "alderdiaren gutunak eta dokumentazioa ikusteko egoeran zeuden", hori dela eta Huelvako PPko batzordeari zuzendu zioten kasua, eta horrek kaleratzea erabaki zuen.