Politika -
Fiskalitatea
Akordio batera heltzeko EAJren 'borondate eza' salatu du Urizarrek
Urizarrek "udarako kulebroitzat" jo du akordio fiskalaren inguruan EAjren eta PSE-EEren negoziazioa.
Erredakzioa
Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkideak EAJk koalizioarekin "gizarte justuago eta independentistago baterantz joateko" akordio batera iristeko duen "borondate eza" salatu du.
Europa Pressi egindako adierazpenetan, Urizarrek “udarako kulebroitzat” jo du akordio fiskalaren inguruan EAjren eta PSE-EEren negoziazioa.
Urizarrek azaldu duenez, EH Bilduk fiskalitatean "erreferentzia" bat zehaztuta du, eta hori izan zen Gipuzkoan PSE-EErekin akordio batera iristea ahalbidetu ziena, euren planteamendua "tamaina batean jaitsi" behar izan zuten arren.
Lurralde horretan ezartzen ari diren neurriak "baliozkoak" direla esan ostean, EAJk duen "borondate eza" salatu du EH Bildurekin gai horretan akordio batera iristeko.
"Akordio bat itxi nahi duelako dela uste dugu, gehienbat PSErekin, horrek aurrekontuak ere hartuko lituzke, eta era batean logikoa da lehentasunezko kidea bilatzea, azken urte politiko honetan izan ez duen lasaitasuna lortzeko", gaineratu du.
NDFren gomendioa
Halaber, "kezkagarritzat" jo du NDF Espainiako soldatak % 10 jaistea aholkatzen egotea enplegua sortzea azkartzeko, eta jarrera hori kritikatu du Christine Lagarde zuzendariak "soldata % 11 igo duenean". "Oso ondo dago ondokoarentzat niretzat nahi ez dudana saltzea", gaineratu du.