Politika -
Katalunia
Kontsulta 2014ko iraileko lehenengo hamabostaldian izango da
Gobernuari Diadako giza-katearekin dena emateko eskatu dio.
Erredakzioa
Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak bere alderdiak Kataluniako autodeterminazio-kontsulta 2014ko iraileko lehenengo hamabostaldian, 7an edota 14an, egiteko apustua egin duela iragarri du larunbat honetan.
Europa Pressi eskainitako elkarrizketan, batetik, Europako hauteskundeak baino lehenago deitzea "arinegia" izango zela arrazoitu du, eta, bestetik, irailaren 18ko Eskoziako erreferenduma baino lehenago deitzea gomendagarria izango litzakeela.
"Nazioarteko praktika onak" kontuan hartuta Europako hauteskundeen ostean 90 egun pasatzea aholkatzen dute beste hauteskunde prozesu bat izateko. Geratzen den denbora gutxi hori kontuan izan dute, abuztua baztertuta baitago.
Halaber, errepublikanoek badakite Diada 7aren eta 14aren artean izango dela. Data horrek 2012an tonu independentista lortu zuen, eta, ziurrenik 2013an ere errepikatu egingo da, independentziaren aldeko giza-katea egingo delako.
Rovirak azaldu duenez, Kataluniako kontsultak Eskoziakoa baino lehen behar du izan, "Kataluniako adituek Eskoziako erreferenduma prozesu katalanarentzat bultzada ez izateko arriskua ikusten dutelako".