Politika -
Eztabaida
Polemika Gibraltarren, Espainiak ezarritako kontrolengatik
Gibraltarreko muga kontrolatzeko eskubidea onartu dio gaur Europar Batzordeak Espainiari, baina ezarritako kontrolak “proportzionatuak” izan behar direla gogoratu du.
Erredakzioa
Gibraltarreko muga kontrolatzeko eskubidea onartu dio gaur Europar Batzordeak Espainiari, baina ezarritako kontrolak “proportzionatuak” izan behar direla gogoratu du.“Gibraltar ez dago Schengen eremuan eta, horrenbestez, mugan posible da kontrolak ezartzea, baina kontrol horiek proportzionatuak izan beharko dira”, adierazi du gaur Frederic Vincent Europar Batzordeko bozeramaileak. Kontrol horiei buruz Espainiako agintariekin hitz egiteko, Europar Batzordeak bilera deituko du “irailean edo urrian”. Espainiak ezarritako kontrolek auto-ilara luzeak eragin dituzte asteburu honetan. Bilera Bruselan egingo dute, eta Europako Batzordeko Barne zuzendaritzak deituko du.Kontrol horien eraginez, herritar askok euren kexak aurkeztu dituzte Europar Batzordean. Gaur, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak bere "kezka" adierazi du Gibraltar eta Espainia arteko mugak bizi duen egoeragatik. Baliteke Espainiako Gobernuak Gibraltarren sartu eta ateratzeko tasa bereziak ezartzea, baina Erresuma Batuak ez du oraindik proposamen horren berririk jaso, Cameronek esan duenez.
"Neurrizko" kontrolak
Espainiak Gibraltarreko burdin hesian egiten dituen kontrolak "neurrizkoak" eta "diskriminatzaileak ez" direla esan du Gonzalo De Benito Atzerri Estatu idazkariak. Kontrolek "Europar Batasuneko araudia" errespetatzen dutela erantsi du De Benitok.
Espainiako Gobernua Cameronen "kezkarekin" bat datorrela azaldu du Estatu idazkariak.