Politika -
Grossa Cap d'Any
Kataluniak Gabonetako Sari Nagusi propioa izango du
Billeteek Kataluniako banderaren ikur txiki bat dute eskuineko aldearen azpialdean. Irailean jarriko dituzte salgai.
Erredakzioa
Katalunia Gabonetako Sare Nagusi propioa izango duen lehenengo erkidegoa izango da. "Grossa Cap d'Any" izango du izena, eta abenduaren 31n izango da zozketa.
Generalitateko Ekonomia Departamentutik azaldu dutenez, zozketa aurten izango da lehenengoz, eta dezimo bakoitzak bost euro balioko du. Lehenengo sariak 100.000 euro banatuko ditu.
Billeteek Kataluniako banderaren ikur txiki bat dute eskuineko aldearen azpialdean. Irailean jarriko dituzte salgai, eta Kataluniako saltokietan eta Generalitateko loteriako ohiko dendetan lortu ahal izango dira, baina ez Estatuko loteria administrazioetan.
Zozketa hau ez da Estatuko Loteria eta Apustuen Enpresa Entitate Publikoak urtero antolatzen dituen Gabonetako eta Erregetako loteriekin batera salduko.
Lortutako diruaren % 70 sarietara zuzenduko dute, eta, gainerako % 30a helburu sozialetara bideratuko da, Kataluniako Ekonomia Departamentuaren arabera.