Politika -

Areatzan

Familiak, lehendakariek eta EAJko kideek agurra eman diote Atutxari

Bizkai Buru Batzarreko presidente izan zenaren omenezko elizkizunean familiarteko asko izan da, horien artean Itxaso Atutxa, Bizkaiko EAJko presidentea.

Javier Atutxaren hileta, Areatzan. Argazkia: Efe
Javier Atutxaren hileta, Areatzan. Argazkia: Efe
Ehunka lagunek azken agurra eman diote Javier Atutxari

0:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familiak, Urkullu, Ardanza eta Ibarretxe lehendakariek eta EAJko buruzagiek azkenengo agurra eman diote Javier Atutxari. 75 urterekin zendu den Bizkaiko EAJko presidente ohiaren omenezko elizkizuna Areatzan izan da.

1988 eta 1992 urteen artean, eta 1996 eta 2000 urteen artean Bizkai Buru Batzarreko presidente izan zenaren elizkizuna 19:00etan hasi da Areatzako Bartolomé Deunaren elizan, "Agur Jaunak" abestiarekin batera.

Elizkizunean familiarteko asko izan da, besteak beste Itxaso bere alaba, gaur egun Bizkai Buru batzarreko presidentea.

Familiaz gain, Iñigo Urkullu, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe izan dira.

Ibarretxe Urkullu lehendakariak Atutxa hileta

Ibarretxe Urkullu lehendakariak Atutxa hileta

EAJko buruzagiak ere, bertan

Andoni Ortuzar, Jose Luis Bilbao, Joseba Egibar edota Markel Olano EAJko buruzagiek ere ez dute elizkizuna galdu, Estefania Beltran de Heredia, Juan Maria Aburto eta Arantza Tapia sailburuek ere.

Beste alderdi batzuek ordezkaritza bidali dute hiletara. Adibidez, Antonio Damborenea Bizkaiko PPko presidentea edota Enrique Ramos PSEko buruzagia bertan egon dira. Horiez gain, Miguel Angel Lujua Confebask patronalaren presidentea elizkizunean izan da.

Urkullu Atutxa alarguna

Urkullu Atutxa alarguna

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea