Politika -

Tentsio diplomatikoa

Gibraltarren neurri 'legalak' hartuko dituela adierazi du Rajoyk

Erresuma Batuko Armadaren gerraontziek Gibraltar bisitatuko dute abuztuan. Espainiako Gobernuak ekainaren 4tik ariketa horien berri duela ziurtatu du Rajoyk.

Mariano Rajoy eta Juan Carlos I.a. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy eta Juan Carlos I.a. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy eta Juan Carlos I.a. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainia, Erresuma Batua, Andaluzia eta Gibraltarren arteko "elkarrizketaren" alde azaldu da Mariano Rajoy Gobernuko presidentea, baina Exekutiboak "ausazko" neurri "legal eta proportzionalak" hartuko dituela ohartarazi du.

Erresuma Batuko Armadaren gerraontziek Gibraltar bisitatuko dute abuztuan. Espainiako Gobernuak ekainaren 4tik ariketa horien berri duela ziurtatu du Rajoyk, gatazka hasi baino lehen.

Gobernuko presidentea erregearekin bildu da gaur Marivent jauregian. Udan egingo duten bilera bakarra zen gaurkoa.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroarekin duela bi egun hitz egin eta gero, elkarrizketa "konstruktiboa" izan zela adierazi du gaur Rajoyk. Zentzu horretan, elkarrizketari "laster" ekitea espero du Exekutiboko buruzagiak. "Gure jarrera elkarrizketari irekita dago", azaldu du.

Bien bitartean, Espainiak "soilik neurri legalak" hartuko ditu herritarren interesak defendatzeko, Rajoyren hitzetan.

"Ingurumenaren aurkako erasoa"

Gatazka uztailaren 24an eta 25ean hasi zela azaldu du Rajoyk, Gibraltarreko atoiontzi batek metro kubiko bateko hormigoizko 70 bloke itsasora bota zituenen.

"Ingurumenaren kontrako eraso" bat izan zela salatu du Rajoyk. Gainera, Espainiako arrantzaleen lana "asko" zailtzen duela adierazi du. Azkenaldian Gibraltarreko agintariek "aldebakarreko" neurri ugari hartu dituzte, Rajoyren ahotan, besteak beste, 1999an sinatutako arrantza akordioa haustea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea