Politika -

Hirugarren bilera

Urkullu eta Rajoy uztailaren 15ean bildu ziren Moncloan

ETAren azken agiriaren egunean bildu ziren, eta Europar Batzordeak ontziolei buruzko ebazpena jakinarazteko egun batzuk falta zirenean.

Aurretik bien artean izandako bileretako bat. Irudia: EiTB
Aurretik bien artean izandako bileretako bat. Irudia: EiTB
Aurretik bien artean izandako bileretako bat. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Iñigo Urkullu lehendakaria uztailaren 15ean bildu ziren Moncloan, Eferi Jaurlaritzako zenbait iturrik baieztatu dionez.

Bilera, bi agintarien arteko hirugarrena, Gobernu espainiarreko presidenteak hala eskatuta egin zuten, aipatutako iturrien arabera. Informazio-itur horiek ez dute bilean hitz egindakoaz ezer esan  nahi izan.

ETAk azken agiria plazaratu zuen egun berean egin zuten bilera, alegia, uztailaren 15ean bertan.

Ez ohiko batzar horretan, defizita eta ontziolen auzia izan zuten hizpide, Europar Batzordeak ontziolei buruzko ebazpena jakinarazteko egun batzuk falta zirenean, hain justu, zenbait komunikabideren arabera.

Bien artean izan duten hirugarren bilera da. Urtarrilaren 30ean Rajoyk eta Urkulluk lehenengo bilera ofiziala izan zuten Moncloan; orduan, krisialdi ekonomikoak lehentasun osoa duela adierazi eta bake prosezuan aurrerapausoak emateko komunikazio-kanal bat zabalik uztea adostu zuten.

Horren ostean izandako bi bilerak, horietako bat apirilean eta bestea oraingoa, hedabideen begiradetatik kanpo egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea