Politika -

Manifestazioa

EH Bilduk Estatuaren 'eredu zentralista eta ustela' salatu du

Manifestariek adierazi dutenez, "inork ez du Euskal Herria Estatu espainiarraren zuloan jaustera behartuko".

EH Bilduk Estatu espainiarraren eta frantziarraren jarrera salatu du. Efe.
EH Bilduk Estatu espainiarraren eta frantziarraren jarrera salatu du. Efe.
EH Bilduk manifestazioa egin du Donostian

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona bildu dira EH Bilduk Donostiako Aste Nagusiaren atarian egindako manifestazioan. Bertan bildu direnek, Estatu eredu "zentralista, ustela eta neoliberala" salatu dute.

Manifestazioaren amaieran, Joxean Agirre Gipuzkoako Sortuko koordinatzaileak esan du "inork" ez duela Euskal Herria "Estatu espainiarraren zuloan" jaustera behartuko.

Protesta 17:00etan hasi da, Boulevarrean, 'Sasi guztien gainetik, Euskal Herria martxan' lelopean eta manifestariek independentziaren eta presoen aldeko oihuak egin dituzte.

Manifestazioan izan dira, besteak beste, Josean Agirre (Sortu), Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu), Alberto Unamunzaga (Amaiur), Pello Urizar (EA), Rebeka Ubera y Ernesto Merino (Aralar) eta Xabi Soto (Alternatiba).

Kritikak Espainiari eta Frantziari

Donostiako hirigunetik ibili ondoren, manifestariak Boulevarrera itzuli dira eta Josean Agirrek agiri bat irakurri du. Agirrek Espainiako eta Frantziako Gobernuen jarrera kritikatu du, "giza eskubideen urraketarekin jarraitzen dute eta kartzeletan, Auzitegi Nazionalean eta Poliziaren ekintzetan indarkeria da nagusi".

Horrez gain, Agirrek Jone Artola Bilboko Aste Nagusiko txupinerari elkartasuna adierazi dio. Artola Etxerat euskal presoen kolektiboko kidea da eta Txori Barrota konpartsako sortzaileetako bat. Epaile batek bertan behera utzi du Artolaren izendapena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea