Politika -

EAE-ko Fiskal Nagusia

'ETAk desarmea ez hasteak birgizarteratzea oztopatzen du'

Juan Calparsororen esanetan, preso guztientzako "konponbidea" egindako "bidegabekeria onartzea" da. Gainera, 'Langraiz bidea' "egokia" dela adierazi du.

'Langraiz bidea' "egokiena" dela adierazi du Calparsorok. Irudia: EFE
'Langraiz bidea' "egokiena" dela adierazi du Calparsorok. Irudia: EFE
ETA ez desarmatzeak presoen egoera zailtzen duela uste du Calparsorok

1:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro EAEko fiscal nagusiaren iritzian, ETAk desarmatze eta desegite prosezu bat abiarazi ez duenez, "presoen birgizartzea" eta baldintzak hobetzea "oztopatuta dago". Gainera, taldeak espetxe-onurak ahalbidetzen dituzten bideak hartzea galaraztea "akats bat eta bidegabekeria bat" dela uste du.

Halaber, Calparsorok esan duenez, preso guztientzako "konponbidea" egindako "bidegabekeria", espetxe-araudia eta "damutzen direla" onartzea da. Horren ildotik, gogoratu du hori ETAren presoei ez ezik, "edoizeini" ere balio diola.

Era berean, fiskal nagusiaren esanetan, "agerian da" 'Langraiz bidea' "egokia" dela eta, gogorarazi duenez, "emaitzak ematen ari da", esaterako, Jose Luis Urrusolo Sistiaga ETAren buruzagi ohiaren kasuan bezala, presondegitik irteteko baimenak jaso ditu-eta.

Alabaina, "ematen du ETAko presoen kolektiboaren gehiengoak ez duela bide hori onartzen, baina, halere, bide hori aukeratu dutenen kasuan fruituak ematen ari da", gaineratu du.

Euskal Fiskaltzaren ordezkari nagusiaren arabera, taldeak espetxe-onurak ahalbidetzen dituzten bideak, 'Langraiz bidea' bezalakoak, hartzea galaraztea "akats bat eta bidegabekeria bat" da.

Calparsororen ustez, ETAk "desegite eta desarmatze prosezu bat hasi ez duenez, "presoen birgizartzea" eta baldintzak hobetzea "oztopatuta dago".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea