Politika -
Urrian
'Bake Konferentzia ezker abertzalearen beste trikimailu bat da'
Gipuzkoako PSEren idazkari nagusiaren esanetan, "ezker abertzaleak Udalak bere intereserako erabiltzea du helburu" Donostiako alkateak sustatuko konferentziak.
Erredakzioa
Iñaki Arriola Gipuzkoako PSEren idazkari nagusiak adierazi duenez, Juan Karlos Izagirre Donostiak alkateak datorren urrirako sustatutako Bake Konferentzia "ezker abertzaleak Udalak bere intereserako erabiltzeko trikimailu bat baino ez da".
"Ezker abertzaleak helburu horiek lortu nahi ditu egindako mina eta biktimak aitortu gabe", azaldu du Arriolak. Horren aburuz, "hauteskundeetan lortutako emaitza paregabeak lagunduta, ETA desagertzeko prozesuan ezker abertzaleak urratsak emateari uko egin dio, konformatu egin da".
"Urrats gehiago ez direla eman behar uste du ezker abertzaleak", deitoratu du sozialistak. "ETAk desarmatzeko prest dagoela esan badu, behin betikoz egin behar du, ez diogu ETAri ezer zor, eta euskal gizarteak ETA desagertzea merezi du", azpimarratu du Arriolak.