Politika -

Elkarrizketa

Mendia: 'ETAk Gobernuaren aurrean entregatu beharko lituzke armak'

PSE-EEko bozeramaileak nabarmendu du ETA behin-betiko desegitea dela garrantzitsuena.

Idoia Mendia PSE-EEko bozeramailea. Argazkia: EFE
Idoia Mendia PSE-EEko bozeramailea. Argazkia: EFE
Idoia Mendia PSE-EEko bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk Espainiako Gobernuaren aurrean utzi beharko lituzke armak, horiek entregatzea erabakiko balu, Idoia Mendia PSE-EEko bozeramailearen arabera. Hala ere, garrantzitsuena ETA behin-betiko desegitea dela uste du.

Efe albiste agentziari eskainitako elkarrizketan, ETAren balizko desarmea izan du hizpide. Azken aldian, desarmea euskal instituzioen aurrean izatea proposatu dute EAJk eta beste hainbat eragilek. Mendia ez da iritzi berekoa ordea: "Desarmerik balego, Espainiako Gobernuaren aurrean izan beharko luke".

Edonola ere, "ETA desegitea da garrantzitsuena", eta ETAri pauso hori emateko eskatu dio, Gobernuekin negoziatzeko bidea itxita dagoela argudiatuta.

Presoak eta kartzela politika

"Langraitz bidea" ixtea egotzi dio Mendiak Mariano Rajoyren Gobernuari, eta aldi berean, kartzela politika malgutzea eskatu dio.

"Uda honetan, aurrerapausoak izan dira epaitegietan eta Grande Marlaska epaileak kartzela-baimenak ahalbidetu ditu", nabarmendu du.

Presoen auzian, ezer ez egitea egotzi die ezker abertzaleari eta Alderdi Popularrari. Mendiaren iritziz, presoekiko erantzukizuna beste alderdiei egotzi nahi die ezker abertzaleak, baina horiek beren presoen arduradun izan behar dutela azpimarratu du.

"Gizarteratze prozesua abiatu behar dutela esan behar diete presoei. Prozesu indibiduala izango da, ez baita amnistia kolektiborik izango Espainian", azaldu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea