Politika -
Polemika
'Batzuek jateko diru-laguntza eskatzen dute Twitterren kontua izanda'
Teofila Martinez Cadizeko alkateak esan duenez, "deigarria" da batzuek jateko diru-laguntzak eskatzea "Twitter izanda, dirua balio baitu".
Erredakzioa
Teofila Martinez Cadizeko alkatearen (PP) esanetan, "deigarria" da batzuek Cadizeko Udalari "jateko" diru-laguntzak eskatzea "Twitterren kontua izanda, dirua balio baitu".
Sare sozialetan Jose Blas Fernandez Udaleko alkateordearen kontrako kanpainaren inguruan (omenaldi bat egin ziotelako) egindako prentsaurrekoan, kazetarien galderak erantzunda bota ditu adierazpenok Martinezek. Alkateak nabarmendu du Internet ez dela "doakoa", eta "deigarria" iruditzen zaiola batzuek "jateko diru-laguntza sozialak" eskatzea eta Interneterako sarbidea eta "Twitterren kontua" izatea.
Horren ildotik, "askatasuna goraipatzen" dutenak izan ditu hizpide (Cadizeko inauterietako taldeengatik), bere esanetan, talde horiek "besteak epaitzeko ausardia dute, epaitegietan edo Lurralde Auzitegian baleude bezala".
Cadizeko alkatearen arabera, aipatutakoa "erakusten du zenbait taldek inolako zigorrik jaso gabe eta larderiaz politikariei eraso egiten dietela, eta mugimendu sozialez eta Internetez baliatzen direla nahi dutena lortzeko".