Politika -

'Secret Files Parte 2'

PP eta droga-trafikoaren arteko lotura erakutsiko du Anonymousek

"Herria nekatuta dago eta ekintzarako unea heldu da, agiri ofizialak ditugu, eta erakusteko beharra", esan du kolektiboak bideo batean.

Anonymusek Sarera igotzen dituen bideoen bidez iragartzen ditu ekintzak
Anonymusek Sarera igotzen dituen bideoen bidez iragartzen ditu ekintzak
Anonymusek Sarera igotzen dituen bideoen bidez iragartzen ditu ekintzak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Anonymous kolektiboak Youtuben plazaratutako bi bideoren bidez iragarri duenez, "gutxi barru" PP alderdiak droga-trafikoarekin eta influentzia-trafikoarekin duen lotura erakusten duten zenbait agiri publikatuko ditu.

Anonymousen bi bideoetan entzuten den off-ahotsaren esanetan, "ez dago atzerabueltarik" eta agiriak ezagutaraziko dituzte; hau guztia 'Secret Files Parte 2' deitutako operazio baten barruan sartzen dute.

Zehazki, Anonyousek ziurtatu egin du agiriek garbi erakusten dutela PPk droga-trfaikanteekin, baita "influentzia-trafikoarekin" ere, duten lotura. Azken hau, sistema judizialarekin, poliziaburuekin eta aduanekin lotzen dute.

 

 

 

"Herria nekatu dago eta ekintzarako ordua heldu da, agiri ofizialak ditugu, eta erakusteko beharra", esan du kolektiboak lehenengo bideoan. Bideoan off-ahotsa Matrix eta 'V for Vendeta' pelikulako irudiekin eginda dago.

Bigarren bideoan Wachowski anaien pelikularen irudiak zenbait politikoren irudiekin tartekatzen dituzte, besteak beste, Rajoy faxisten agurra egiten agertzen da. "Anonymousek Rajoy gaitzesten du ez dalako gauza izan emandako eskubideak kudeatzeko. Bere amaieraren hasiera da", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea