Politika -
Eztabaida
Donostiako PP: 'Popularren baitan ez dago sentsibilitate ezberdinik'
Modu horretan, Gomezek Carlos Iturgaizi erantzun dio. Atzo, Euskadiko popularrei eskatu zien euren “bi arima ezberdinen” artean erabakitzeko.
Erredakzioa
EAEko Alderdi Popularraren baitan ‘sentsibilitate bi’ egotea ukatu du gaur Ramon Gomez Donostiako PPko bozeramaileak. Gomezen hitzetan, PPko kideek Arantza Quiroga presidentearekin bat egin dute, “terrorismoarekin behin-betiko amaitzeko helburuarekin”.
Modu horretan, Gomezek Carlos Iturgaiz PPko ordezkariari erantzun dio. Atzo, Iturgaizek Euskadiko popularrei eskatu zien euren “bi arima ezberdinen” artean erabakitzeko, ezker abertzalearekin izango duten harremanaren inguruan.
Donostian egindako agerraldian, PPko zinegotziak esan du EAEko popularrak euren presidentearekin ‘bat egindako’ alderdiko kideak direla.
“Euskadiren etorkizunaren alde eta terrorismoarekin behin-betiko bukatzeko” lan egiten duen alderdia da PP, Ramon Gomezen hitzetan.