Politika -
Elkarrizketa
EAJ: 'Gobernuko ordezkariaren kargua kentzea lan zaila litzateke'
Estebanek gogoratu du Gobernuaren ordezkariaren kargua “Espainiako Konstituzionan agertzen” dela eta, horrenbestez, “figura hori bertan behera uztea” lan zaila litzatekeela gaineratu du.
Erredakzioa
Aitor Esteban EAJko Kongresuko bozeramaileak adierazi duenez, “Espainiako Gobernuaren ordezkariaren kargua kentzea” uste daitekeena baino lan zailagoa izango litzateke, Konstituzioak kargu hori aurreikusten baitu. Kargu horretan dagoen pertsonaK 'zuhurtziaz' jokatu beharko lukeela gaineratu du. Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Estebanek gogoratu du Gobernuaren ordezkariaren kargua “Espainiako Konstituzionan agertzen” dela eta, horrenbestez, “figura hori bertan behera uztea” lan zaila litzatekeela gaineratu du. Izan ere, Madrilen gehiengoa lortu beharko luketela azpimarratu du eta, ondorioz, PPren edo PSOEren babesa nahitaezkoa litzatekeela esan du. Bestalde, Estebanek adierazi du Euskal Herriko bakegintza ez dagoela Mariano Rajoy Espainiako presidentearen agendan. “Gai horrek ez du Rajoy batere kezkatzen”, gaineratu du. EAJko ordezkariaren ustez, Rajoyk ez du alor horretan aurrerapausorik emango. “Rajoyk bere bezeroen zati zehatz bati begiratzen dio”.