Politika -

Ministro Kontseilua

Ur gaineko gasolindegiak zigortzeko neurriak hartu ditu Espainiak

Gobernuak hainbat aldaketa egin ditu Natura ondareari eta Biodibertsitateari legearen baitan, zigorrak gogortzeko.

Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoa. Argazkia: EFE
Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoa. Argazkia: EFE
Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gibraltargo ur gaineko gasolindegiak zigortzeko hainbat aldaketa egin ditu Espainiako Gobernuak Natura ondareari eta Biodibertsitateari buruzko legean.

Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan lege horretan egingo dituzten aldaketen berri eman du, Miguel Arias Cañete Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroak. Horren esanetan, aldaketa horien helburua "hutsune legal bat betetzea da", izan ere, orain arte babestutako guneetan hainbat praktika egitea debekatuta zegoen, baina arau-hausleek ez zuten zigorrik jasotzen.

Bi eratako zigorrak egongo dira: oso larriak eta larriak. Kalteak 100.000 eurotik gorakoak badira zigor oso larria izango da, eta gainerako kasuetan, larria.

Lege aldaketa horrek Espainiako gune babestu guztiei eragiten die eta baita Gibraltargo itsasarteari ere, eta ez da.

Ministro Kontseiluak erreforma onartu ondoren, Gorteen esku utziko dute orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea