Politika -

Urte politiko berria EAJn

'Kontzertua apurtzen bada Estatuarekiko loturetatik aske egongo gara'

Andoni Ortuzarrek uste du Euskadiko herritarrek ''ahalik eta arinen'' kendu behar dutela gainetik ''Espainia izena duen zama hori''.

Joseba Egibar eta Andoni Ortuzar, Zarautzen. EFE
Joseba Egibar eta Andoni Ortuzar, Zarautzen
Joseba Egibar eta Andoni Ortuzar, Zarautzen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiarekiko ''lotura puntua den'' Kontzertu Ekonomikoa ''apurtzen'' baldin bada Euskadiko herritarrak ''Estatuarekiko edonolako lotura eta konpromiso juridikotik aske'' sentituko dira, Andoni Ortuzar EAJko presidentearen hitzetan.

Alderdi jeltzalearen presidente denetik estreinakoz, urte politiko berriari ekiteko EAJk urtero Zarautzen egiten duen ekitaldian buru izan da Ortuzar. Joseba Egibar GBBko presidentea ere bertan izan da.

EAJko buruak Kontzertu Ekonomikoaren inguruan akordioa lortzearen garrantzia azpimarratu du, eta, hala, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa ahalik eta arinen biltzea eskatu du, Kupoa, zerga berriak eta defizit muga berria jorratzeko.

Andoni Ortuzarrek uste du Euskadiko herritarrek ''ahalik eta arinen'' kendu behar dutela gainetik ''Espainia izena duen zama hori'', ''Europa barruan justizia soziala eta garapena nagusi izango dituen nazio baterantz'' bidea egiteko. Horren hitzetan, ustelkeria dela-eta ''ospea galtzen'' ari da Espainia, eta ''Europa mailan konfiantza galtzen erabat''.

Ezker abertzalea

Bestalde, ''hain harroa'' ez izatea eskatu dio ezker abertzaleari, krisiaren kontrako borrokan ''bere burua ezabatu'' egiten duelako eta bakegintzan ''pausoak eta bidea inposatu nahi dituelako''.

"Egindako kaltea onartu eta biktimei konponbidea eman behar zaie. Aurrera egin behar da, Espainiako Gobernua mugitzen den ala ez zeharka begiratu gabe'', gaineratu du.

Txupinera

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariaz eta txupineraren polemikaz ere aritu da Ortuzar. EAJko presidentearen ustez, ezker abertzaleari ''biktimismoa egiteko beste argudi bat'' berria eman dio Urquijok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Euskal Kontzertu Ekonomikoa