Politika -

Gibraltar

Gibraltargo gatazka 'sute larria' da, Margalloren hitzetan

Atzerri ministroak agerraldia egin du Kongresuan, Gibraltarren piztutako tentsioak azaltzeko. Elkarrizketa gatazka konpontzeko bide bakarra dela defendatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri ministroaren hitzetan Gibraltar ''lehentasuna da, izan da eta izango da'', baina orain ez da subiranotasunaz hitz egiteko garaia.

Ministroak agerraldia egin du Kongresuan, gai honen harian Erresuma Batuarekin piztutako gatazkaren berri emateko. Margalloren ustez, ''txinparta sute larri'' bihurtu da.

Elkarrizketa gatazka konpontzeko bide bakarra dela defendatu du, eta subiranotasunaz hitz egiteko garaia heltzen denean, afera horrek ''konfidentzialtasun maila handiko elkarrizketak'' eskatu dituela azpimarratu du.

Halaber, NBErekin eztabaidatu eta akordioa lortu gabe subiranotasunaren inguruko erabakirik hartuko ez dutela aurreratu du.

Diada, Kongresuan

Joan Tardà ERCko ordezkariaren eskutik iritsi da eguneko irudia Kongresuan. Izan ere, Tardák Diada eguneko elastiko independentista oparitu dio Margallori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea